Espainiako Vueltaren lehen etapa igaro da Azpeititik

Mailo Oiarzabal 2020ko urr. 20a, 15:40

Euritan igaro da lasterketa. Txirrindulariak ikustera irten da hainbat herritar eta protestarako tartea ere hartu dute batzuek.

2020ko Espainiako Vueltaren lehen etapa Azpeititik igaro da gaur. Irunen (Gipuzkoa) hasi da lasterketa eguerdian eta Eibarren (Gipuzkoa) bukatuko da, Arrateko gainean. Azpeitian hirurak laurden gutxi aldera iritsi dira lasterketaren burua, bost laguneko ihesaldia, eta ondoren etorri da pelotoia.

Euritan igaro dira txirrindulariak herritik. Hala ere, hainbat herritar atera da errepide ertzetara kirolariak ikusteko eta txalotzeko. Proptestarako tartea ere hartu dute herritar batzuek; Hau ez da Espainia. Independentzia zioen pankartarekin eta ikurrinak eskuetan, dozenatik gora lagun elkartu dira Etxebeltz-Izarra pareko biribilgunean.

Erlazionatuak