Zack Artabideren marrazkiak ikusgai, Sanagustin kulturgunean

Maialen Etxaniz 2020ko urr. 19a, 20:09

Azpeitiarraren lanak ikusgai izango dira Sanagustinen urriaren 27ra bitartean. 

Joan zen astetik ikusgai daude Zack Artabide azpeitiarrak egindako marrazkiak Sanagustin kulturgunean. Manga estiloan egindako irudi koloretsuak dira azpeitiarrak erakusketarako aukeratu dituenak, eta urriaren 27ra bitartean egongo dira ikusgai kulturguneko hormetan.