Laura Bastida eta Ekain Uzkudun azpeitiarrek bigarren egin dute Euskal Herriko 44. Dantza Txapelketan

Nerea Uranga 2020ko urr. 18a, 09:35
Laura Bastida eta Ekain Uzkudun dantzari azpeitiarrak. (Argazkia: Aitor Sorazuk utzitakoa)

Hamahiru bikotek parte hartu dute Euskal Herriko 44. Dantza Txapelketan, eta Laura Bastida eta Ekain Uzkudun azpeitiar dantzariek bigarren postua lortu dute. Txapeldunak Oiartzualdeko Katerin Artola eta Iker Belintxon izan dira aurten. Dantzari azpeitiarren parte hartzea nabarmena izan da aurtengo txapelketan.

Hamahiru bikotek parte hartu zuten atzo, larunbata, Euskal Herriko 44. Dantza Txapelketan. Segurako (Gipuzkoa), Baratze pilotalekuan jokatu zen, 18:00etan hasita. Dantzarietatik erdiak azpeitiarrak izan ziren, Luis Alberdi Beltzarekin edota Aitor Sorazurekin trebatuak.

Txapelketaren irabazleak Oiartzualdeko Katerin Artola eta Iker Belintxon izan ziren, 75 puntu lortuta. Haien atzetik egin zuten Laura Bastida eta Ekain Uzkudun azpeitiarrek, 70, 50 puntu eskuratuta. Sorazu du dantza irakasle bikote honek.

Txapelketan ohi bezala, fandango eta arin-arin bana dantzatu behar izan zituen bikote bakoitzak. Epaimahaia bost adituk osatu zuten, hala nola Gabriel Alonsok, Rafa Salaberriak, Nahikari Bizuetek, Antton Mendizabalek eta Josu Ibarrak.

Sailkapena:

  1. Katerin Artola eta Iker Belintxon (Oiartzun-Lezo), 75 puntu. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren oroigarria, Gipuzkoako Foru Aldundiaren oroigarria, Segurako Udalaren 800 euro eta oroigarria, zapia eta txapela, eta Aitor Ruiz de Eginok egindako eskultura. Dantza jantzien saria ere lortu zuten.
  2. Laura Bastida eta Ekain Uzkudun (Azpeitia), 70,50 puntu. 600 euro eta oroigarria.
  3. Maitane Irurtzun eta Gorka Duran (Aduna-Villabona), 67 puntu. 500 euro eta oroigarria.
  4. Maren Galvez eta Gorka Granado (Lezo-Sopela), 62,50 puntu.
  5. Maider Arrieta eta Jon Ander Iriondo (Azpeitia), 60 puntu.
  6. June Elortza eta Eneko Sarasua (Azpeitia-Azkoitia), 59 puntu.
  7. Maitane Beobide eta Mikel Subinas (Azpeitia), 57 puntu.
  8. Idoia Narbaiza eta Irati Olaizola (Legazpi), 56,50 puntu.
  9. Enara Arrizabalaga eta Iker Sarasua (Azpeitia-Azkoitia), 51 puntu.
  10. Elaia Elortza eta German Aranburu (Azpeitia), 50 puntu.
  11. Leire Eizmendi eta Gorka Kerejeta (Errezil-Azpeitia), 46,50 puntu.
  12. Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza (Azpeitia), 44,50 puntu.
  13. Nagore Kerejeta eta Aner Kerejeta (Azpeitia), 39,50 puntu.