Brigade Locoren doinuek hartu dute Sanagustin asteburuan

Julene Frantzesena 2020ko urr. 13a, 08:00

Brigade Loco musika taldearen punk-rock doinuek hartu zuten asteburuan Sanagustin kulturgunea. Bergarako, Debako eta Hernaniko bost musikarik osatutako taldeak ohiartzun handia izan du 2018an Ekintzek dute hitza diskoa kaleratu zuenetik, eta hainbat eta hainbat kontzertu eskaini dituzte. Azpeitian, esaterako, bi emanaldi eskaini ditu taldeak asteburuan: ostiralean lehena, eta zapatuan bigarrena. Izan ere, aurrena iragarri zuten emanaldirako sarrera guztiak berehala agortu ziren. (Argazkiak: Kulturaz)