Kirol Patronatuko bazkideek ez dute hitzordu mugarik izango igerilekuan

Maialen Etxaniz 2020ko urr. 9a, 10:34

Bazkideek igerilekura nahi beste aldiz joateko aukera izango dute, betiere aurrez hitzordua hartuta. Igerilekua eta gimnasioa 07:00etatik 21:00ak arte egongo dira irekita, eta erabiltzaileek ordubeteko hitzorduak hartzeko aukera izango dute.

Igerilekua erabiltzeko irizpideak aldatu ditu Kirol Patronatuak. Hori dela eta, aurrerantzean, patronatuko bazkideek ez dute hitzordu mugarik izango igerilekuan, eta bertara nahi beste aldiz joateko aukera izango dute, betiere aurrez hitzordua hartuta.

Igerilekua eta gimnasioa 07:00etatik 21:00ak arte izango dira irekita, eta erabiltzaileek ordubeteko hitzorduak hartzeko aukera izango dute.

Igerilekuan kale bakoitzeko gehienez hiru pertsonak izango dute momentu berean igeri egiteko aukera. Gimnasioan, aldiz, hogeina lagun aritu ahalko dira aldi berean kardioan eta fitnessean.