Aurrez aurreko ikastaroak hil honetan berreskuratuko ditu KZguneak

Mailo Oiarzabal 2020ko urr. 8a, 10:06

Lau ikastaro emango dituzte denera urrian Azpeitiko KZgunean, horietako bi aurrez aurreko saioetan eta beste bi urruneko saioen modalitatean.

 Koronabirusaren pandemia hasi zenetik etenda izan ondoren, hil honetan berreskuratuko dituzte aurrez aurreko ikastaroak Azpeitiko KZgunean. Guztira, lau ikastaro prestatu dituzte KZgunekoek, eta horietako bi izango dira aurrez aurrekoak; beste biak, urruneko saioen modalitatean izango dira.

Hauek dira urriko ikastaroak:

- WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure smartphonean

  • Aurrez aurreko ikastaroa.
  • 4 ordu.
  • Urriaren 29an eta 30ean, 11:00etatik 13:00etara.
  • Euskaraz

- Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi

  • Aurrez aurrekoa
  • 14 ordu.
  • Urriaren 19tik 28ra, 09:00etatik 11:00etara.
  • Gaztelaniaz.

- Facebook. Egunerokotasuna partekatu

  • Urrunekoa.
  • 4 ordu.
  • Urriaren 19an eta 28an.
  • Euskaraz.

- Pinterest. Zure inspirazio-iturria

  • Urrunekoa.
  • 4 ordu.
  • Urriaren 26an eta azaroaren 4an.
  • Euskaraz.

Ikastaro horietan izena emateko edota informazio gehiago jasotzeko, Azpeitiko KZgunearen 943-02 36 20 telefonora deitu edo tutor.azpeitia@kzgunea.net helbide elektronikora idatzi behar da, 16:00etatik 20:00etara.