Datorren urteko udal zergak eta tasak hizpide izango dituzte gaur udalbatzarrean

Mailo Oiarzabal 2020ko urr. 8a, 08:40

19:00etan hasiko da udalaren hil honetako osoko bilkura. Etxez etxeko laguntza eta Eguneko Zentroaren zerbitzuak emateko kontratazio espedientean esleipen proposamena ere landuko dute, besteak beste.

Azpeitiko Udalak gaur arratsaldean egingo du urriko udalbatzarra. 19:00etan hasita, eta 2021rako udalak ezarriko dituen zergak eta tasak izango dira osoko bilkuraren gai zerrendako puntu nagusia. Horiez gain, udalaren etxez etxeko laguntza eta Eguneko Zentroaren zerbitzuak emateko kontratazio espedientean esleipen proposamena ere landuko dute, besteak beste.

Hau da gaurko udalbatzarrean landuko dituzten gai guztien zerrenda:

1. Udalbatzak 2020ko irailaren 8an egindako bilkuraren akta onartzea.

2. 2021. ekitaldirako udal-zerga agintarauen aldaketa.

3. Azpeitiko Udalaren 202ko. aurrekontuan 5. kreditu aldaketa onartzea.

4. Azpeitiko Udalaren etxez etxeko laguntza eta Eguneko Zentroaren zerbitzuak emateko kontratazio espedientean esleipen proposamena.

5. Azpeitia Berritzen SAk Esklabak-Iturzulo eremuan sustatu duen promozio publikoko eraikuntzari dagokion maileguaren aldaketa.

6. Agitax-en 2021. urterako Urola Erdiko taxi zerbitzuaren tarifen proposamena.

7. Galderak eta erreguak.