Koronabirusa Azpeitian

594 positibo berri atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko urr. 4a, 15:03

11.544 PCR proba egin zituzten guztira atzo, eta 165 positibo zenbatu dituzte Bizkaian, 111 Gipuzkoan, 41 Araban eta 276 Nafarroan..

Osakidetzak jakinarazi duenez, atzo 8.227 PCR proba egin ziren Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako osasun zentroetan, eta 318 positibo atzeman zituzten, aurreko egunetan baino ehun bat COVID-19 kasu gutxiago. Bizkaia izan zen kasu positibo gehien bildu zituen lurraldea, 165, hain zuzen ere. Gipuzkoan, berriz, 111 koronabirus kasu hauteman zituzten, eta Araban, aldiz, 41. Horrez gain, hiru lurraldeetatik kanpo bizi den beste pertsona batek ere eman zuen positibo.

Ospitaleen egoerari dagokionez, 26 lagun ospitaleratu ziren atzo COVIDaren ondorioz, eta koronabirusarekin kutsatutako 56 pertsona daude ZIUn.

Astelehenean emango ditu Osakidetzak herriz herriko datuak eta RO indizea.

Nafarroan, berriz, 276 kasu positibo zenbatu zituzten atzo, bezperan baino 31 gehiago. Guztira 3.317 PCR proba egin zituen Nafarroako Osasun Sailak. 15 pertsona ospitaleratu zituzten atzo.