Martxa onean doaz aurrera liburutegiko ipuin kontaketak

Julene Frantzesena 2020ko ira. 29a, 16:25
Atzoko ipuin kontaketako irudi bat. (Azpeitiko Udal Liburutegia)

#Amelietajostunenxirrikitua taldeko Amaiak eta Iratik ipuinekin, abestiekin nahiz musikarekin osatutako emanaldia eskaini zuten atzo. Datorren astelehenean Lur Kortak eskainiko du 4 urteko umeei zuzendutako saioa. Hara joateko, aurrez izena eman beharko da.

Ikasturte berriarekin, ipuin kontaketen XXXI. edizioa jarri zuten martxan Udal Liburutegian, eta atzokoan beste saio bat izan zen. #Amelietajostunenxirrikitua taldeko Amaiak eta Iratik ipuinekin, abestiekin nahiz musikarekin osatutako emanaldia eskaini zuten, eta Serafin eta galtzagorrien istorioarekin, zerutik erori zen izar txikiaren kontakizunarekin eta Aneren ipuinekin gozatu ahal izan zuten txikienek.

Datorren astelehenean beste saio bat izango da: Lur Kortak eskainiko du 4 urteko umeei zuzendutako saioa, 18:00etan hasita. Plazak mugatuak izango dira, eta aurrez izena eman beharko da Enparan Dorretxean kokatuta dagoen liburutegian bertan, 943-15 71 95 telefonora deituta edo 688 81 55 06 Whatsapp zenbakira mezua idatzita.