Kodaore judo klubak ostegunean ekingo dio ikasturteari

Mailo Oiarzabal 2020ko ira. 28a, 17:13
Azpeitiko judo klubeko ikasleak, iaz Landetako festen barruan kiroldegian egin zuten erakustaldian. (Mailo Oiarzabal)

Hiru adin tarte eta bakoitzari dagokion ordutegia zehaztu dituzte judo eskolak emateko. Izena eman nahi dutenek irekita dute horretarako aukera.

"Udalaren, Euskal Judo Federazioaren eta Aldundiaren baimena jaso eta gero, gaur egungo osasun egoera dela-eta dagokion protokoloarekin", ostegun honetan, urriak 1, hasiko du ikasturte berria Kodaore judo klubak.

Hiru adin tarte eta bakoitzari dagokion ordutegia zehaztu dituzte judo eskolak emateko..Horrela, 5 eta 7 urte artekoentzako saioak 17:30etik 18:20ra emango dituzte; 7 eta 12 urte artekoentzakoak, berriz, 18:30etik 19:20ra; eta azkenik, 12 urtetik gorako judokek 19:30etik 20:50era egingo dituzte saioak.

Aurreko ikasturtean bezala, Landeta hiribideko lehen zenbakiko bigarren solairuan emango dituzte judo eskolak (Nafer ondoan, azken solairuan). Izena eman nahi dutenek bi telefono zenbaki dituzte aukeran: 625 708 785 (Gorka) eta 696 33 92 29 (Juantxo).