Gudari Egunaren bueltan antolatu duten erakusketa, Sanagustinen ikusgai

Aitziber Arzallus 2020ko ira. 25a, 12:00

Duela 45 urteko irailaren 27 hartan gertatu zena gogorarazteko eta orduko testuingurua ulertzen laguntzeko hainbat elementuk osatzen dute erakusketa. Igandera arte egongo da ikusgai, eta igandean Nuarbeko frontoian jarriko dute.

Atzotik ikusgai dago Sanagustinen aurtengo Gudari Egunaren bueltan antolatu duten erakusketa. Duela 45 urteko irailaren 27 hartan gertatu zena gogorarazteaz gain, orduko testuingurua ulertzen laguntzeko eta Angel Otaegi eta Juan Paredes Manot Txiki nortzuk ziren ezagutarazteko hainbat elementuk osatzen dute erakusketa hori.

Igandera arte egongo da erakusketa Sanagustinen; igandean bertan, berriz, Nuarbeko frontoian jarriko dute.