Musika emanaldiak izango dira ostiralean eta zapatuan Sanagustinen

Anartz Izagirre 2020ko ira. 23a, 12:00
Grises taldeak 'Talisman' diskoa aurkeztuko du Sanagustinen. (Grises)

Etzi, ostirala, Katapulta Tour Gipuzkoa biraren barruan Siete C eta Convoi taldeak igoko dira Sanagustineko agertokira. Zapatuan, berriz, Zestoako Grises taldearen txanda izango da.

Datozen egunetan, musika doinuak izango dira protagonista Sanagustin kulturgunean, ostiralean eta zapatuan kontzertuak izango baitira bertan. Alde batetik, Katapulta Tour Gipuzkoa biraren barruan Donostiako Siete C eta Convoi taldeak igoko dira agertokira, ostiralean, 19:00etan hasita. Sarrera doakoa izango da, baina aurrez gonbidapena eskatu beharko da honako lotura honetan

Bestalde, Grises taldearen kontzertua izango da zapatuan, 21:30ean hasita. Zestoarrek duela egun batzuk aurkeztu zuten Talisman disko berria, eta Sanagustinen emango dute birako lehen kontzertua. Urola Kostako Hitzaren webgunean irakur daiteke Grises taldeko Amancay Gaztañaga abeslariari disko berriaren inguruan egindako elkarrizketa. Kontzertu horretarako sarrerak ere eskuragarri daude dagoeneko Kulturazen webgunean, hamahiru euroren truke.

Hona hemen Grisesen Amazonia arde abestiaren bideoklipa: