Pablo Milanesekin liluratuta, Soreasun

Mailo Oiarzabal 2020ko ira. 7a, 18:06

Alberto Belokik atzoko kontzertuan ateratako argazkiak zabaldu ditu Kulturaz kooperatibak. Azpeitiko Udalak, bere aldetik, kubatarrak Txoriak txori abestu zuen unearen bideoa zabaldu du sarean.

Ez zien hutsik egin Pablo Milanesek aspalditik atzoko kontzertuaren zain ziren zaleei. Musikari kubatar beteranoak, Ivonne Tellezen (pianoa) eta Caridad Varonaren (txeloa) ezinbesteko laguntzarekin, liluratuta utzi zituen sarrerak agortuta -eta mugak muga- Soreasu antzokia bete zuten ikus-entzuleak. Milanesen klasikoak gogotik abestu eta txalotu zituzten zaleek, eta txalo zaparradek goietako bat jo zuten kontzertuaren bukaeran, kubatarrak Mikel Laboaren Txoriak txori kantatu zuenean.

Azpeitiko Udalak bere Twitterreko kontuan zabaldu du une horren bideoa: