'Padre no hay mas que uno 2' filma emango dute aste honetan Soreasun

Anartz Izagirre 2020ko ira. 9a, 09:00
'Padre no hay mas que uno 2' filmeko irudi bat.

Udako etenaren ostean, berriro hasiko dira filmak ematen Soreasu antzokian. Padre no hay mas que uno 2 filma ikusteko aukera izango da zapatuan, igandean zein astelehenean.

Irailarekin batera, bueltan datoz zinema emanaldiak Soreasu antzokira, eta aste honetan herritarrek Padre no hay mas que uno 2 filma ikusteko aukera izango dute bertan. Zapatuan, hilak 12, 22:00etan eskainiko dute filma; igandean, 16:30ean eta 19:30ean izango dira emanaldiak, eta astelehenean, ikuslearen egunean, 21:00etan.

Hona hemen Padre no hay mas que uno 2 filmaren aurrerapen bideoa: