Artzubiako biribilgunetik Artetxe hotelaren parera arteko zatia ibilgailuentzat itxita egongo da bihartik

Aitziber Arzallus 2020ko ira. 6a, 10:00
(Azpeitiko Udala)

Alberdienea ingurua urbanizatzeko lanak hasiko dituzte bihar, eta horregatik itxiko dute errepide zati hori. Plazara doazen ibilgailuak Bustinzuriko Errebaletik barrena bideratuko dituzte, semaforo bidez.

Alberdienea gunean egiten ari diren etxebizitzen ingurua urbanizatzeko lanak hasiko dituzte bihar, eta horren ondorioz hainbat aldaketa izango da oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazioan. Artzubiako biribilgunetik Artetxe hotelaren parera arteko zatia itxi egingo dute ibilgailuentzat, eta soilik oinezkoek pasa ahal izango dute handik. Gainera, udalak jakinarazi du litekeena dela egunen batean edo bestean gune hori oinezkoentzat ere itxi behar izatea.

Horrenbestez, beste hainbatetan bezala, plazara doazen ibilgailuak Bustinzuriko Errebaletik barrena bideratuko dituzte, semaforo bidez. 

Lanek sortuko dituzten eragozpenengatik, udalak aurrez barkamena eskatu die herritarrei.