Koronabirusa Azpeitian

Beste lau positibo Azpeitian

Julene Frantzesena 2020ko ira. 4a, 13:05

Herenegun ez zuten positiborik atzeman, baina atzo lau zenbatu zituzten, eta azken zazpi egunetan, guztira, hamahiru kasu detektatu ditu Osakidetzak herrian. Urola Kostan hamalau positibo zenbatu ditu Osasun Sailak.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak emandako datuen arabera, lau positibo zenbatu zituzten atzo Azpeitian egindako PCR probetan. Herenegun ez zuten positiborik atzeman, baina atzo lau zenbatu ziituzten, eta azken zazpi egunetan, guztira, hamahiru kasu detektatu ditu Osakidetzak herrian.

Eskualdeko zazpi herritan izan dira positiboak azken orduetan. Azpeitian ez ezik, Zarautzen ere lau kasu izan dira. Horiez gain, Orion bi, eta Azkoitian, Errezilen, Getarian eta Zumaian kasu bana detektatu dituzte.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere gora egin du positiboen kopuruak. Asteazkenean baino ehun gehiago atzeman dituzte: 705 kasu izan ziren atzo; herenegun, berriz, 605 kasu izan ziren. Egindako PCR probek ere gora egin dute: herenegun 9.145 proba egin zituzten; atzo, aldiz, 9.841.

Beste behin ere Bizkaian zenbatu dituzte positibo gehien –357 kasu lurralde horretan–. Gipuzkoan asko egin du gora positibo kopuruak: herenegun 165 kasu atzeman zituzten, eta atzo 217. Araban ere gora egin du kopuruak 53 izan ziren herenegun, eta 122 atzo. 

Osasun Sailak emandako datuen arabera, 253 lagun daude ospitaleratuta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako erietxeetan, herenegun baino sei gutxiago. Horietatik 48 daude ZIUn, herenegun baino bat gehiago. Atzo, guztira, 47 lagun ospitaleratu zituzten. RO indizea, berriz, 0,93 –bezperan baino ehuneko bat gutxiago–.

Nafarroan, berriz, 158 positibo zenbatu dituzte atzo egindako 2.068 PCR probetan, herenegun baino 47 positibo gehiago. Koronabirusaren eraginez, azken orduetan hamalau lagun ospitaleratu dituzte –horietako hiru ZIUn–.