Koronabirusa Azpeitian

Azpeitikoez gain, beste 11 kasu zenbatu dituzte Urola Kostan

Julene Frantzesena 2020ko abu. 17a, 12:30

Ostiraletik atzora bitartean, Azpeitikoez gain, 11 kasu atzeman dituzte Urola Kostan: Azkoitian hiru, Getarian hiru, Zarautzen bi, Zumaian bi eta Errezilen bat. Aldiz, azken 24 orduetan 364 positibo zenbatu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Asteburuetan ez ditu herriz herriko datuak ematen Osasun Sailak, baina gaur argitaratu ditu joan berri denekoak. Ostiraletik atzora bitartean, Azpeitikoez gain –Osasun Sailaren arabera, 89–, 11 kasu atzeman dituzte Urola Kostan: Azkoitian hiru, Getarian hiru, Zarautzen bi, Zumaian bi eta Errezilen bat.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako azken egunetako datuak jakinarazi ditu dagoeneko Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak, eta azken orduetan 364 positibo atzeman dituzte hiru lurralde horietan. 204 kasu Bizkaian detektatu dituzte, 80 Gipuzkoan eta 65 Araban. Gainera, hiru lurralde horietatik kanpo bizi diren hamabost lagunek ere eman dute positibo PCR proban. Nafarroan, berriz, kasu atzeman dituzte azken orduetan.

Osakidetzaren arabera, atzo 5.625 PCR proba egin zituzten, eta gaur egun hamalau lagun daude ZIUn ospitaleratuta.