Musikaren eta politikaren arteko harremana izan dute hizpide Gaztetxean

Anartz Izagirre 2020ko uzt. 23a, 11:00

Hainbat herritar bildu zen Gaztetxean atzo, asteazkena, Musika eta politika mahai inguruan. Kattalin Barcena eta Ziakhus aritu ziren solasean, eta Paul Beitiak gidatu zuen saioa.

Atzo, asteazkena, musika eta politika izan ziren protagonista Gaztetxean. Izan ere, J Martina taldeko Kattalin Barcenak eta Ziakhus musikariak gai horren inguruko solasaldia eskaini zuten bertan, eta Paul Beitiak gidatu zuen saioa. Besteak beste, musikaren eta politikaren arteko harremana zein artisten figura eta kultur ekoizpena izan zituzten hizpide hizlariek, eta hainbat herritar joan zen solasaldia entzutera.

(Argazkia: Azpeitiko Gaztetxea)