'Panpina' antzezlana izango da igandean Soreasu antzokian

Anartz Izagirre 2020ko uzt. 21a, 09:30
'Panpina' antzezlaneko irudi bat.

19:00etan hasiko da antzezlana, eta dagoeneko eros daitezke emanaldirako sarrerak. Erika Olaizola azpeitiarra da antzezlaneko aktorea eta zuzendaria.

Erika Rooibos pertsonaia gorpuztuko du Erika Olaizola aktoreak igandean, hilak 26, Soreasu antzokian. Izan ere, Panpina antzezlana eskainiko du bertan Olaizolak, 19:00etatik aurrera, eta dagoeneko eros daitezke emanaldirako sarrerak Kulturazen webgunean, bost euroren truke.

Iazko XXXVII. Euskal Antzerki Topaketetan estreinatu zuen Olaizolak bere lan berria, eta ordutik hainbat herritan antzeztu du Panpina. Obraren sortze prozesuan bidelagun izan zituen Olaizolak Leire Arenas eta Oier Guillan sortzaileak.

Honako lotura honetan irakur daiteke Urola Kostako Hitza-k Panpina antzezlanaren inguruan egindako erreportajea.

Panpina-ren aurrerapen bideoa: