Seinalea, norabide okerrean

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2020ko uzt. 15a, 09:29

Herritar batek Uztarriara bidalitako argazkia da honakoa. Haren arabera, Lasaon jarri duten komunen seinale berria norabide okerrean dago.

Hau da Lasaoko seinalearen inguruan herritar batek Uztarriara bidali duen idatzia:

"Bidegorria Lasaora iristen den lekuan seinale berri bat jarri dute. Kartel hori 'Gizakia Helburu' egoitzara begira dago, baina komunak eliza atzearen eta frontoiaren artean daude. Jendea bidea asmatu ezinda dabil, eta seinale hori argazkian gezi laranja jarri dudan aldean jartzea egokiagoa litzateke".