Belako taldearen Sanagustineko kontzertua, irudietan

Anartz Izagirre 2020ko uzt. 12a, 16:21

Belako taldeak kontzertua eskaini zuen ostiralean Sanagustinen, eta hainbat herritarrek mungiarrak zuzenean ikusteko aukera izan zuten.

Naiz Kontzertuak egitasmoaren barruan, Belako taldeak kontzertua eman zuen ostiralean Sanagustinen, eta hainbat herritarrek kontzertua zuzenean ikusteko aukera izan zuten. Horrez gain, emanaldia streaming bidez ere ikusi ahal izan zuten herritarrek, bost euro ordainduta. Honako lotura honetan irakur daiteke Juan Luis Romatet UKT-ko kazetariak Belakoren kontzetruaren inguruan idatzitako kronika.

Koronabirusaren krisiak kaltetutako musika taldeei laguntza ekonomikoa emateko, euskal musikaren industria babesteko zein horrek kulturari egiten dion ekarpenari balioa emateko jarri du martxan Naiz.info-k Naiz Kontzertuak egitasmoa.

Kontzertuetako sarreretatik eskuratutako dirua taldeei eta kontzertu aretoei ekonomikoki laguntzeko baliatuko du Naiz-ek; izan ere, alarma egoeran eta konfinamenduan beren jarduna gelditu behar izan dute horiek. Gainera, ekarpen ekonomikoa tarteko kalitatezko ikus-entzunezko produktuak kaleratu ahal izango dituela azaldu du Naiz-ek; Fokuk eta Taom-ek ekoitziko dituzte emanaldiak.

Lotura honetan ikus daitezke kontzertuko argazki gehiago. (Argazkiak: Alberto Beloki - Kulturaz)