Garate Anaia auzunea, berrituta

Julene Frantzesena 2020ko uzt. 8a, 10:59
Aitor Bereziartua zinegotzia eta bizilagun batzuk. (Azpeitiko Udala)

Art eraikuntza enpresak egin ditu lanak, eta auzoko urbanizazioa berritzeaz gain, azpiegiturak –ura, estolderia, gasa...– legedira egokitu dituzte. Bizilagunak "gustura" agertu dira auzoak hartu duen itxura berriarekin.

Garate Anaia auzunea berritzeko lanak egin dituzte azken hilabeteetan, eta horiek bukatuta, bizilagunak "gustura" agertu dira auzoak hartu duen itxura berriarekin. Art eraikuntza enpresak egin ditu lanak, eta auzoko urbanizazioa berritzeaz gain, azpiegiturak –ura, estolderia, gasa...– legedira egokitu dituzte. Obren aurrekontua 394.139,66 eurokoa izan da.

Urtarrilean hasi zen Azpeitiko Udala obrekin, Denon Artean prozesuaren barruan, auzoa berritzeko proiektua bizilagunekin adostu ostean. Aitor Bereziartua zinegotziak azaldu duenez, auzoa "zaharkituta" zegoen eta "eraberritzeko beharra" zuen. Bereziartua auzotarrekin izan da egunotan, obrei azken errepasoa ematen –argazkian–.