Eguzkiarekin batera iritsi dira erabiltzaileak igerilekura

Maialen Etxaniz 2020ko uzt. 7a, 17:29

Eguna bi txandatan banatuko dute: goizeko txanda 11:00etatik 14:30era artekoa izango da, eta arratsaldekoa 15:00etatik 20:00etara artekoa. Txanda horietako bakoitzean gehienez 150 lagun sartu ahalko dira igerilekura. 

Atzo ireki zuten estali gabeko igerilekua, osasun eta segurtasun neurriak hartuta eta edukiera mugatuarekin. Euria tarteko, erabiltzaile gutxi bertaratu ziren estali gabeko igerilekura atzokoan. Gaur, ordea, eguzkitsu esnatu da eguna, eta hainbat izan dira igerilekuaz gozatzera animatu diren herritarrak.

Eguna bi txandatan banatuko dute: goizeko txanda 11:00etatik 14:30era artekoa izango da, eta arratsaldekoa 15:00etatik 20:00etara artekoa. Eguerdian itxi egingo dute igerilekua, desinfektatzeko. Txanda horietako bakoitzean gehienez 150 lagun sartu ahalko dira igerilekura, eta derrigorrezkoa izango da aurretik hitzordua hartuta joatea. Aniztasun funtzionala duten herritarrak izango dira aurrez hitzordua hartu gabe igerilekua erabili ahal izango duten bakarrak. Herritarrek www.azpeitia.eus webgunean hartu beharko dute hitzordua. Herritar bakoitzak gehienez astean bi txandatan joan ahal izango du estali gabeko igerilekura.