Lagun Onak Mendi Bazkunako kideek taldearen 75. urteurrena prestatzen dihardute

Anartz Izagirre 2020ko uzt. 7a, 16:25

Atzo, astelehena, Lagun Onak Mendi Bazkunako kideek bilera egin zuten 75. urteurreneko ekitaldiak antolatzeko, eta hogei lagun inguru bildu ziren bertan.

Ez da nolanahiko urtea izango 2021a Lagun Onak Mendi Bazkunarentzat. Izan ere, 75. urtemuga ospatuko du taldeak datorren urtean, eta atzo, astelehena, urteurren horretarako ekitaldiak antolatzeko bilera egin zuen. Hogei pertsona inguru bildu ziren bileran, eta herritarrek beren ekarpenak egin ahal izan zituzten bertan. Lagun Onak Mendi Bazkunako kideek Twitterren adierazi dutenez, mendiko erronkak, ikus-entzunezko proiekzioak eta irteera bereziak ari dira antolatzen 2021. urterako.

(Argazkia: Lagun Onak Mendi Bazkuna)