'Ixa' websaila

'Ixa' websaila: seigarren eta azken atala

Uztarria.eus 2020ko uzt. 31a, 12:00

'Ixa' kapitulu laburrez osaturako fikziozko websail bat da. Lehen denboraldiak sei atal ditu, sei istorio independente, egungo bizimoduaren arriskuez eta denboraren pertzepzioarekin jolas egiten dutena. Ehun lagun inguruko lantaldeak hartu du parte mugikorretarako espresuki egindako sail honetan, euskal aktore ezagunek barne. 

Websailaren seigarren eta azken atalean, bizitakoaren oroitzapenek garrantzia galtzen dute etorkizuna ikusteko aukera jokoan dagoenean. Baina etorkizuna bat-batean bukatu daiteke.