Hainbat herritar bildu zen atzo gaztetxeen historiaren inguruko hitzaldian

Anartz Izagirre 2020ko uzt. 2a, 13:00

Gaztetxeen historiaren inguruko hitzaldia eman zuen atzo, asteazkena, Jon Agirrek, eta hainbat herritar joan zen solasaldia entzutzera. Besteak beste, Azpeitiko Gaztetxearen sorreraz eta bilakaeraz aritu zen Agirre. Horrez gain, azken urteetan Gaztetxean landutako gaiak ere izan zituen hizpide azpeitiarrak.

(Argazkia: Azpeitiko Gaztetxea)