Etumeta baserriko artegiko suteak eragindako kalteak arintzeko elkartasun kanpaina jarri dute martxan

Julene Frantzesena 2020ko uzt. 1a, 17:04
Suteak kalte handiak eragin zituen artegian.

Joan zen ekainaren 21ean sutea izan zen Erdoizta auzoan kokatuta dagoen Etumeta baserriko artegian, eta kalte handiak eragin zituen. Ezbeharrak eragindako kalteak arintzeko elkartasun kanpaina jarri dute martxan: diru ekarpena egiteko zein laguntza bonoak erosteko aukera izango da.

Joan zen ekainaren 21ean sutea izan zen Erdoizta auzoan kokatuta dagoen Etumeta baserriko artegian, eta ehundik gora bildots, txakur bat, lanerako tresneria zein bi traktore erabat kiskali ziren. Suteak eragindako kalteak arintzeko elkartasun kanpaina jarri dute martxan. Herritarrek ekarpen ekonomikoa egiteko aukera izango dute, eta horretarako, hainbat bide jarri dituzte. Transferentzia ES24 3008 0152 6042 3541 1925 kontu korronte zenbakian egin ahal izango da, eta Bizum bidez 675 70 58 48 telefonora ere egin ahal izango da diru ekarpena.

Gainera, laguntza bonoak ere kaleratu dituzte, bost euroren trukea. Bono horiek Azpeitiko Kimu Baten, Ekain albaitaritzan, Elikagunean nahiz Orkatz eta Korrale tabernetan zein Pastorkua nahiz Mendizabal jatetxeetan eros daitezke; Urrestillako Ibai Eder kooperatiban eta estankoan; Azkoitiko Errexil tabernan, Isidro erretegian, Aizpurutxoko tabernan nahiz Urbitetxo pentsutegian; eta Errezilgo azokako dendan zein Borondegi eta Letea jatetxeetan. Bonoak eskuratzen dituzten herritarren artean Euskal Herriko produktuz osatutako sorta bat zozkatuko dute irailean.

Erlazionatuak