Sugeari so, 1766ko Matxinada kalean

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2020ko eka. 30a, 11:25

Herritar batek atzo arratsaldean hartutako irudiak dira bideo honetakoak. Inpernu soziedadearen eskaileretan ikusi zuen lehendabizi sugea, eta soziedadearen bestaldeko espaloira mugitu zenean hartu zituen irudiak herritarrak, 1766ko Matxinada kalean. "Arraroa" egin zitzaion sugea toki horretan ikustea bideoa Uztarriara bidali duen herritarrari. "Sugegorria zela esango nuke, baina ez nago ziur. Argitaratzeko aukera baduzue, agian norbaitek ezagutuko du zer motako sugea den", azaldu du.