Kultur ekitaldiz beteta dator uda Azpeitira

Kultur sortzaile hainbat eta Kulturazeko kideak Sanagustin atarian. (Kulturaz kooperatiba)

Datozen egunetan, uztailean eta abuztuan hainbat kultur ekitaldi izango dira Sanagustin kulturgunean nahiz Soreasu antzokian. Batez ere, kontzertuak eta antzerki emanaldiak izango dira datozen hilabeetan. Koronabirusa tarteko atzeratutako hainbat kultur emanaldiren data berriak jakinarazi ditu Kulturaz kooperatibak.

Koronabirusaren krisialdia dela eta, Azpeitiko kultur agenda etenda izan da martxoaz geroztik. Hainbat ekitaldi utzi behar izan zituzten bertan behera, eta beste hainbat atzeratzea erabaki zuten. Dena den, alarma egoera indargabetu den honetan, kultur jarduerei ekingo die berriro ere Kulturaz kooperatibak

Osasun eta segurtasun neurriak errespetatuz egingo dituzte ekitaldiak, hala nola Sanagustin kulturgunean eta Soreasu antzokian. Hau da, ikus-entzuleek musukoa jantzi beharko dute emanaldietan, eserita egon beharko dute eta erakundeek ezarritako pertsona kopuruari dagozkion mugak errespetatu beharko dituzte.

Kulturazeko kideek azaldu dutenez, "nabaria" da herritarrek eta sortzaileek kulturaz gozatzeko duten egarria: "Bizipoz iturria da kultura, ez dago dudarik. Gainera, kultur ikuskizunak jende askoren ogibide dira, eta lagungarria izango zaiei horiei kultur ekimenak berrantolatzea".

Dagoeneko prest du Kulturazek datozen egun eta hilabeetarako hitzordu sorta, eta "lotu ahala", gehiagoren berri ere emango duela azaldu du. Honako hauek dira datozen saioak eta emanaldiak:

Ekaina

  • Gaur, hilak 26. Alde erantzira nabil poesia emanaldia Ekhiñe Eizagirreren eskutik, 21:30ean, Sanagustin kulturgunean. Orkatz kultur elkarteak antolatutako ekitaldia izango da.
  • Bihar, ekainak 27. Amets Arzallusen, Jexux Mari Irazuren, Xabier Silveiraren eta Oihana Bartraren bertso saioa, 22:00etan, Sanagustin kulturgunean. Orkatz kultur elkarteak antolatutako ekitaldia izango da.
  • Etzi, ekainak 28. Ro eta Trini Fox taldeen kontzertuak 19:00etan, Sanagustin kulturgunean. Orkatz kultur elkarteak antolatutako emanaldiak izango dira.

Uztaila

  • Uztailak 3, ostirala. Deñe Garcia-Bravoren kontzertua, #Arkupehotsak ekimenaren barruan, 19:00etan, Sanagustin kulturgunean.
  • Uztailak 4, zapatua. Grande Days taldearen kontzertua, 19:00etan, Sanagustin kulturgunean.
  • Uztailak 10, ostirala. Belako taldearen kontzertua, Naiz Kontzertuak ekimenaren barruan, 22:00etan hasita.
  • Uztailak 11, larunbata. Soma Cult taldearen kontzertua, 22:00etan, Sanagustin kulturgunean.

  • Uztailak 12, igandea. Xanti Agirrezabalaren Satiro antzezlana, 19:00etan, Soreasu antzokian.
  • Uztailak 17, ostirala. Dupla eta Xatiro taldeen kontzertuak, 22:00etan, Sanagustin kulturgunean.

  • Uztailak 24, ostirala. Ezpalak eta Beste Urtaroak taldeen kontzertuak, 19:00etan, Sanagustin kulturgunean. Katapulta Tour Gipuzkoa 2020 egitasmoaren baitako emanaldiak izango dira.

  • Uztailak 26, igandea. Erika Olaizolaren Panpina antzezlana, 19:00etan, Soreasu antzokian.

Abuztua

  • Abuztuak 2, igandea. Matilda eta Idoia Azurmendiren kontzertuak, 19:00etan, Sanagustin kulturgunean. Katapulta Tour Gipuzkoa 2020 egitasmoaren baitako emanaldia izango da.

  • Abuztuak 16, igandea. Voodoo Charms eta Indian Feathers taldeen kontzertuak, 19:00etan, Sanagustin kulturgunean. Katapulta Tour Gipuzkoa 2020 egitasmoaren baitako emanaldia izango da.

  • Abuztuak 30, igandea. Miren Tirapuren Manifestu bat antzezlana, 19:00etan, Soreasu antzokian.

Atzeratutako emanaldiak

  • Irailak 6, igandea. Plablo Milanesen kontzertua 20:00etan, Soreasu antzokian.
  • Irailak 12, zapatua. Agustin Jimenezen bakarrizketa saioa, 22:00etan, Soreasu antzokian.
  • Irailak 18, ostirala. Jotakie eta Inmaculate Fools taldeen lehen kontzertua 22:00etan, Sanagustin kulturgunean.
  • Irailak 19, zapatua. Jotakie eta Inmaculate Fools taldeen bigarren kontzertua 22:00etan, Sanagustin kulturgunean.
  • Irailak 26, zapatua. Grises eta Unclose taldeen kontzertuak. 22:30ean, Sanagustin kulturgunean.
  • Abenduak 11, ostirala. Freedoniaren kontzertua, 22:30ean, Sanagustin kulturgunean.
  • Otsailak 6, zapatua. Skakeitan eta Sua taldeen kontzertua 22:30ean, Sanagustin kulturgunean.

  • Otsailak 21, igandea. Dani Mateoren bakarrizketa saioa 22:30ean, Soreasu antzokian.
  • Martxoak 13, zapatua. Zea Mays eta Habi taldeen kontzertuak, 22:00etan, Sanagustin kulturgunean.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide