Bertso afaria izango da larunbatean Añota sagardotegian

Uztarria.eus 2020ko eka. 29a, 10:58
Eñaut eta Unai Agirre zein Aitor Mendiluze ariko dira kantuan.

Unai eta Eñaut Agirre bertsolariak nahiz Aitor Mendiluze ariko dira kantuan, Bertso zahar eta berriak, auskalo zeinek jarriak izenburupean eskainiko duten saioan. 20:00etarako jarri dute hitzordua.

Datorren larunbatean, uztailak 4, bertso saio berezia izango da Elosiaga auzoko Añota sagardotegian. Unai eta Eñaut Agirre bertsolariak nahiz Aitor Mendiluze ariko dira kantuan, Bertso zahar eta berriak, auskalo zeinek jarriak izenburupean eskainiko duten saioan. 20:00etarako jarri dute hitzordua, eta hara joan nahi dutenek aurrez egin ahal izango dute afaritarako erreserba 943-81 20 92 telefono zenbakira deituta.