Plazan ez, baina beste hainbat lekutan piztu dute sua

Uztarria.eus 2020ko eka. 24a, 11:19

Atzo, San Juan bezpera izanik, hainbat lekutan piztu zuten sua herritarrek. Hain zuzen ere, koronabirusaren krisialdiaren ondorioz plazako ekitaldia bertan behera utzi bazuten ere, hainbat baserri ataritan nahiz auzotan ikus zitekeen sua. Handiagoak nahiz txikiagoak, baina iluntze partean nabari zitekeen kea eta haren usaina batean eta bestean. Urrestillan, esaterako, ikuslerik gabe, baina zuhaitza sartu zuten eta sua piztu zuten Festa Batzordeko kideek. Argazkietan, berriz, Oñazko gurutzearen ondoan piztu zuten suaren irudiak eta Xoxoteko aterpeko kideek ateratako Azpeitiko irudia.