Ekitaldiaren faltan, bideoa egin dute Juan Antxieta musika eskolako kideek

Uztarria.eus 2020ko eka. 23a, 15:44

San Juan bezpera da gaur, baina ezohiko samarra. Izan ere, koronabirusaren hedapena saihesteko, aurten ez da plazan suaren bueltako ekitaldirik izango. Juan Antxieta musika eskolako kideek egin izan dute ekitaldi hori, herriko beste hainbat eragilerekin elkarlanean, eta aurten jairik izango ez bada ere, San Juan bezperako festa bideora eraman dute hainbat ikaslek. Trikiti eta txistu doinuak jaso dituzte horiek honako bideo honetan: