Zabalik da Helduen Eskolan izena emateko epea

Oktogoa deituriko eraikina.

Ostiralera arte izango da 2020-2021 ikasturterako matrikulazioa egiteko aukera. Oktogonoan eman beharko da izena, 10:00etatik 13:30era bitartean. Askotariko saioak eskainiko dituzte datorren ikasturtean ere.

Azpeitiko Helduen Eskola publikoan gaur zabaldu dute 2020-2021 ikasturterako matrikula egiteko epea. Ostiralera arte izango da horretarako aukera, Jose Artetxe kaleko 2. zenbakian, hau da, Perretxikoa edo Oktogonoa bezala ezagutzen den eraikinean. Egunero 10:00etatik 13:30era egin ahal izango da matrikulazioa, eta nahi duenak 943-81 22 03 telefonora ere dei dezake.

Urtero moduan, euskara, etorkinentzat gaztelania nahiz irakurketaren eta idazketaren garapenerako saioak eskainiko dituzte Helduen Eskolan, baita Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua lortzeko nahiz goi mailako zikloetarako sarbide probarako prestaketa saioak ere.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide