Azpeitian elkartu dira hainbat txokotako Lambrettazaleak eta Vespazaleak

Uztarria.eus 2020ko eka. 20a, 14:04

Eguraldi ona aprobetxatuta, Azpeitian elkartu dira Euskal Herriko hainbat txokotako Lambrettazaleak eta Vespazaleak. Ohitura duten gisan, Perez Arregi plazan egin dute geldialdia, eta ikusmira sortu dute handik igaro diren herritarren artean. Atseden hartu ostean, motozaleak errepidera irten dira berriro antolatutako hitzorduarekin jarraitzeko.