Udaletxean eguzki instalazio fotovoltaikoak jartzeko proiektua landuko dute bihar udalbatzarrean

Uztarria.eus 2020ko eka. 1a, 10:52

Eguneko unitatean tasa berria ezartzea eta 2021erako herriko jaieguna izendatzea ere hizpide izango dituzte, besteak beste, ekaineko ohiko bilkuran. Telematikoki egingo dute hil honetako saioa ere, 19:00etan hasita.

Bihar, asteartea, egingo dute ekaineko ohiko udalbatzarra. Azpeitiko Udalak ez ditu, momentuz, bilkura presentzialak berreskuratuko, eta biharko saioa ere telematikoki egingo dute, 19:00etan hasita.

Udaletxean eguzki instalazio fotovoltaikoak jartzeko proiektua exekutatzeko konpromisoa hartzea eta 2021erako herriko jaieguna izendatzea izango dituzte, besteak beste, mahai gainean biharko udalbatzarrean. Hauek dira lan zerrendaren puntu guztiak:

1. Udalbatzak 2020ko martxoaren 10ean eta maiatzaren 5ean egindako bilkuren aktak onartzea.

2. 2021eko lan egutegia: Azpeitiko festa eguna aukeratzea.

3. Udaletxeko eraikinean autokontsumorako eguzki instalazio fotovoltaikoak jartzeko proiektua exekutatzeko konpromisoa.

4. Eguneko unitatean tasa berria ezartzea.

5. Udalaren aurrekontuan 3/2020 Kreditu Txertaketa bidez onartutako kreditu aldaketaren berri ematea.

6. Galderak eta erreguak.