Futbol entrenatzaile titulua ateratzeko ikastaroa antolatu du Lagun Onakek

(ChaosSoccerGear-Pixabay)

Lehen mailako tiulurako formazioa eskainiko dute, Azpeitian bertan. Urriaren erdi aldera hasiko litzateke ikastaroa, baina parte hartu nahi dutenek etzi eguerdira arteko epea dute izena emateko.

Futboleko lehen mailako entrenatzaile titulua atera nahi dutenek horretarako aukera izango dute udazkenetik aurrera Azpeitian bertan. Lagun Onak futbol klubak ikastaroa antolatu du eta etzi, asteartea, eguerdian bukatuko da izena emateko epea.

Hiru mailatako tituluak daude futboleko entrenatzaileei dagokienez, eta tituluaren arabera, maila batzuetako edo besteetako taldeak entrenatu ahal dira. Lagun Onakek antolatu duen ikastaroak aurrenekoa, oinarrzizkoa edo lehen mailakoa, lortzeko aukera eskainiko du. Oraindik ez dute egutegia zehaztu, baina ikastaroa urriaren erdi aldean hastea da antolatzaileen asmoa.

Astean lau orduko saio bakarra emango dute (asteazkenetan edo ostiraletan, parte hartzaileen beharren arabera), 17:00etatik 21:00etara. Guztira, 27 saio edo eskola izango dituzte entrenatzaile gaiek, eta beste hiru egun ere bai, ikastaroa osatuko duen proiektua bukatzeko.

Ikastaroaren prezioa 500 eurokoa da eta gutxienez hamalau laguneko taldea osatu beharko da, eman ahal izateko. Parte hartu nahi dutenek izen-abizenak bidali behar dituzte Whatsapp bidez 609 79 45 20 zenbakira, astearte eguerdia baino lehen.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide