Eskerrik asko!

Herenegun hil zen Iagoba Aldalurren senideek honako esker gutun hau bidali dute Uztarriara.

Eskerrik asko, jaso dugun babes guztiagatik. Sentitzen ari garen guztia ezin dugu hitzez agertu eta eskerrak nola eman ere ez dakigu, baina ezer esan gabe ezin gara geratu.

Horregatik, eskerrik asko, mezu eta dei bakoitzagatik; eskerrik asko, gugana gerturatu zinetenoi; eskerrik asko, bertan izan zinetenoi; eta eskerrik asko, bertan egon nahi baina ezin izan zenutenoi.

Hemen geratzen gara bere irudi eta oroitzapen guztiekin. Pertsona ona genuen, zalantzarik gabe: onaren onez beti zegoen edonori laguntzeko prest eta, behar izanez gero, irribarre bat ateratzeko prest.

Horren adierazle izan da zuengandik jaso dugun maitasun guztia.

Eskerrik asko, berriro, guztioi.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide