Zuzeneko bederatzi bideo hitzaldi prestatu ditu KZguneak ekainerako

Youtuben emango dituzte eta sarbidea irekia izango da, nahi duenak izango du jarraitzeko aukera. Aurrez izena eman beharrik ez dago.

Internetez zuzeneko bideo hitzaldi sorta berria prestatu du KZguneak. Youtube KZguneaTIC kanalean emango dituzte hitzaldiak, eta horiek jarraitzea nahi dutenek Interneterako konexioa besterik ez dute behar izango; izan ere, hitzaldi irekiak izango dira eta ez da aurrez izena eman beharrik egongo.

KZgunearen ekaineko urruneko hitzaldien plangintza honako hau da:

Ekainak 2, 11:00-12:00: Murgildu errealitate birtual eta areagotuan (euskaraz)

Ekainak 4, 18:00-19:00: Ezagutu 3D inprimatzeak dituen aukerak (gaztelaniaz)

Ekainak 9, 18:00-19:00: Erosi etxetik irten gabe (euskaraz)

Ekainak 11, 11:00-12:00: Zure diru-zorroa smartphonean (gaztelaniaz)

Ekainak 16, 11:00-12:00: Zure ordenagailua biruz eta bestelako mehatxuetatik babestu (euskaraz)

Ekainak 18, 18:00-19:00: Streaming plataformak ezagutu (gaztelaniaz)

Ekainak 23, 18:00-19:00: Android sekreturik gabe (euskaraz)

Ekainak 25, 11:00-12:00: Azken gailu teknologikoak ezagutu (gaztelaniaz)

Ekainak 30, 11:00-12:00: Zure smartphonea prest izan (euskaraz)

Zuzeneko urrutiko hitzaldien zerbitzuari buruzko informazio guztia eskuragarri dago hemen.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide