Koronabirusa Azpeitian

Itxita jarraitzen dute Azpeitiko kirol instalazio publikoek

Igerilekuaren eraikina.

Deseskalatzearen bigarren fasean, hainbat neurri hartuta bada ere, zabal daitezke kirol instalazioak eta igerilekuak. Azpeitiko Udalak oraindik ez ditu zabaldu, eta ez du zehaztu noiz irekiko dituen. Gaur-gaurkoz, igerilekuaren eraikina, kiroldegia eta pilotaleku publikoak itxita daude.

Deseskalatzearen bigarren fasean kirol instalazio publikoak nahiz pribatuak eta igerilekuak irekitzea baimendu du Espainiako Gobernuak, baina Azpeitiko Udalak gaur-gaurkoz ez ditu horiek zabaldu. Igerilekuaren eraikina, kiroldegia eta pilotaleku publikoak itxita daude herrian.

Udalak ez du zehaztu noiz zabalduko dituen, baina kirol instalazioak bigarren fasea indarrean den bitartean zabaltzen baditu, sar daitekeen pertsona kopurua %30ean mugatuko dute. Kanpoko nahiz barruko igerilekuen kasua ere bera da: edukiera %30era mugatu behar da, baina beharrezkoa da aurrez hitzordua hartzea.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide