Koronabirusa Azpeitian

Maskaren erabilera derrigorrezkoa izango da bi metroko tartea gorde ezin den kaleetan

Uztarria.eus 2020ko mai. 18a, 23:26

Espainiako Gobernuak eta autonomia erkidegoetako sailburuek adostu dutenez, maskarak derrigorrezkoak izango dira garraio publikoan, leku itxietan eta oinezkoen artean bi metroko tartea gorde ezin den kaleetan.

Aurrerantzean, herritarrek derrigorrez maskarak erabili beharko dituzte garraio publikoan –maiatzaren 3an jarri zuten neurri hori indarrean–, toki itxietan eta oinezkoen artean bi metroko espazioa errespetatzea ezinezkoa den kaleetan. Salvador Illa Osasun ministroak atzo aurreratu zuen aukera hori aztertzen ari zirela, eta gaur arratsaldean eman dituzte neurri berriaren gaineko azalpenak; izan ere, Espainiako Gobernuak eta autonomia erkidegoetako sailburuek maskaren derrigorrezko erabilera ezartzea erabaki dute gaur arratsaldean gauzatu duten bileran. Datozen egunetan argitaratuko dute maskararen gaineko agindua.