Koronabirusa Azpeitian

Dendariak, lanera itzultzeko prest

Uztarria.eus 2020ko mai. 4a, 21:38

Badirudi eta badiote hasi dela deskonfinamendua, eta pixkanaka bada ere, geroz eta jende gehiago dabil Azpeitiko kaleetan. Asko dira lanera itzuli diren herritarrak, eta saltokietako dendariak ere lanera bueltatzeko gogoz daude. Koronabirusaren osasun larrialdiaren ondorioz ez ohiko hainbat neurri hartzera behartuta egongo diren arren, beren saltokietako ateak irikitzeko gogoz daude. Dagoeneko pentsatu dituzte zein neurri hartuko dituzten bezeroei ohiko zerbitzuak eskaintzen jarraitzeko. Dendari horietako batzuk dira Maria Ester Iturbe, Libe Aranburu eta Urko Valverde.