Koronabirusa Azpeitian

Mari Jose Aranguren: "Uste dut krisi honetatik ere hainbat ikasketa eta hobekuntza aterako ditugula etorkizunera begira"

Uztarria.eus 2020ko api. 24a, 14:50

Mari Jose Aranguren (Urrestilla, 1969) ekonomian katedraduna eta Deustuko Unibertsitatearen Orkestra lehiakortasunerako euskal institutuko zuzendari nagusia da. Anartz Izagirre kazetariak bideo-dei bidez elkarrizketatu du Aranguren #EtxetikEtxera saiorako, eta COVID-19aren krisia izan dute hizpide. Ekonomiak behera egingo duela adierazi du Arangurenek, baina etorkizunera begira baikor agertu da. Hark azaldu duenez, datorren urtera begira ekonomia "hazkunde bat" aurreikusten dute. Besteak beste, krisiak Euskal Herrian nahiz mundu mailan izan duen eraginaz, adituen aurreikuspenez, jarduera ekonomikoaren etenaldiaz eta sustapenaz nahiz etorkizunaz solastu da Aranguren #EtxetikEtxera saioan.