Koronabirusa Azpeitian

Hauxe da estanpa

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2020ko api. 17a, 17:27

Gaur goizekoa da herritar batek Sanjuandegin, zehazki Euskal Herria kalean, atera duen argazkia. Ez da halako irudi bat Uztarriara iristen den lehen aldia; izan ere, alerta egoera eta konfinamendua hasi zirenetik edukiontzien gune askotan ikusi dira halako estanpak. Gauza bat da etxeak txukuntzea, eta bestea, zaborretara bota nahi diren materialak, arropak eta altzariak edozein modutan uztea. Arropen edukiontziak itxita daude egoera bere onera etorri bitartean, eta bolumen handiko hondakinen bilketa aldatuta dago 2017az geroztik. Hain zuzen ere, azken urteetan hondakin horiek Garbigunera eraman behar dira edota Emaus kooperatibako biltzaileei deitu behar zaie.