Koronabirusa Azpeitian

Elosiagako edukiontzien gunean...

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2020ko api. 15a, 09:09

Herritar batek bidalitako argazkiak dira honako hauek. Igandekoak dira. Irudietan ikus daitekeenez, edukiontzietatik kanpo hainbat hondakin utzi du norbaitek Elosiaga auzoan. Konfinamendu egoeran, zaborra ateratzera irten daiteke kalera, baina hainbat hondakin ezin da atera, itxita edo mugatuta daudelako zerbitzu horiek ematen zituzten guneak eta enpresak. Hala eta guztiz, papera eta kartoia, beira, organikoa eta errefusa ohiko moduan bota daitezke bakoitza bere edukiontzira. Ondo legoke hondakin bakoitza bere lekuan uztea, baita edukiontziak hustea ere.