Koronabirusa Azpeitian

Telefono bidezko arreta zerbitzua eskainiko du liburutegiak

Uztarria.eus 2020ko api. 15a, 10:11

Alarma egoera ezarri zenetik itxita da Enparan Dorretxean kokatuta dagoen Udal Liburutegia. Egoera tarteko, eLiburutegiari buruzko galderak egiteko nahiz bestelako zalantzak argitzeko telefono eta Whatsapp zerbitzua eskainiko dute liburutegiko kideek.

Azpeitiko Udal Liburutegiak telefono eta Whatsapp bidezko zerbitzua jarri du martxan. eLiburutegiari buruzko galderak egiteko nahiz bestelako zalantzak argitzeko zerbitzua eskainiko dute liburutegiko kideek egoera bere onera itzuli bitartean. Horrenbestez, 08:00etatik 14:00etara telefonoz deitu ahal izango da 943-15 71 95 telefono zenbakira, eta Whatsapp mezuak idatzi ahal izango dira 688 815 506 telefono zenbakira. Arratsaldeetan ere eskainiko dute Whatsapp zerbitzua; 16:00etatik 19:00etara, hain zuzen ere.