Apirilaren 25ean egitekoa zen zozketa atzeratu du Ilunpek

Ilunpe pilota elkartea zozketa egitekoa zen datorren apirilaren 25ean Sanagustin kulturgunean. Loiola hotelean lau afari, buruz buruko finalerako lau sarrera eta 1.200 euroko saria zozkatu behar zituzten egun horretan, baina egoerak hala behartuta, zozketa atzeratzea erabaki du pilota elkarteak. Oraindik ez dute zehaztu noiz egingo duten zozketa, eta gauzak normaltzen hasten direnean jakinaraziko dute. 

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide