Koronabirusa Azpeitian

Idoia Larrañaga nutrizionistaren hainbat aholku, ongizateari eusteko

Uztarria.eus 2020ko api. 11a, 13:08

Urolako Komunikazio Taldeko (UKT) hedabideak herritarren ongizatearekin lotutako ikus-entzunezko saioak zabaltzen hasi dira egunotan #NiEtxeanZaintzenNaiz egitasmoaren barruan, konfinamenduaren ajeei aurre egiteko aholkuekin eta abar. Horren harira, Idoia Larrañaga nutrizionistak hainbat gomendio eman dizkie herritarrei, elikadura eta osasuna ahalik eta ondoen zain ditzaten. Besteak beste, informazio uholde honen aurrean, hainbeste hitz egiten ez diren gaiak izan ditu hizpide Larrañagak.