Koronabirusa Azpeitian

KZguneak Internet bidezko laguntza zerbitzua jarri du martxan

Alarma egoera dela-eta KZgunearen zentroak itxita dauden arren, telezentroen sare publikoak teknologiaren inguruko zalantzak argitzeko laguntza eskaintzen du telefonoz eta posta elektronikoz. Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eskaintzen dute arreta; besteak beste, bideo-deien, online erosketen eta hezkuntza arloko plataforma teknologikoen inguruko zalantzak argitzen dituzte.

Honako lotura honetan eskuratu daiteke zerbitzuaren inguruko informazio gehiago, baita 943-023 630 telefonora deituta edo tutor.azpeitia@kzgunea.net helbidera idatzita ere.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide