Koronabirusa Azpeitian

Balkoiak urdinduta, Autismoaren Nazioarteko Egunean

Uztarria.eus 2020ko api. 2a, 17:33

Autismoaren Nazioarteko Eguna da gaur, apirilak 2, eta hori dela eta, Marea Urdina elkartearen deiari erantzunez, hainbat balkoi urdinez koloreztatu dute gaur. Konfinamendua dela eta, baloiak bilakatu dira kolektibotasunaren adierazle, eta hala erakutsi dute askok gaurkoan ere. Puxikak, zapiak, toallak nahiz kamisetak baliatu dituzte gaurkoan herritarrek, autismoaren egunari babesa adierazteko.