#EtxeanJolas

Haurrentzako jolasak eta eskulanak, #EtxeanJolas egitasmoaren bidez

#EtxeanJolas egitasmoaren irudia.

Herriko umeei eta horien gurasoei zuzenduta, #EtxeanJolas egitasmoa jarriko dute martxan UKTk eta Gazteria Sailak, elkarlanean. Azpeitiko Txiki-Txoko eta Iturritxiki ludoteketako hezitzaileek haurrentzako hainbat bideo prestatuko dituzte, eta horietan etxean egiteko denetariko ideiak proposatuko dituzte: eskulanak, asmakizunak, jolasak... Gaur eskainiko dute lehen saioa, 16:00etan, Uztarria.eus-en.

Konfinamendu egoera dela eta, Azpeitiko haurrei eta horien gurasoei egunak pixka bat arintzeko asmoz #EtxeanJolas egitasmoa jarriko dute martxan Urolako Komunikazio Taldeak eta Azpeitiko Udaleko Gazteria Sailak elkarlanean. Gaur eskainiko dute aurreneko saioa Uztarria.eus webgunean, 16:00etan hasita.

#EtxeanJolas egitasmoaren barruan, Azpeitiko Txiki-Txoko eta Iturritxiki ludoteketako hezitzaileek haurrentzako hainbat bideo egingo dituzte, eta saio horietan etxean egin daitezkeen eskulanak, asmakizunak eta jolasak proposatuko dituzte, besteak beste. Egunero 16:00etan eskainiko dute #EtxeanJolas saioa Uztarria.eus-en. Egitasmoaren helburua da haurrek ludoteketan egin ohi dituzten ekintzak herriko etxeetara gerturatzea, egunak pixka bat dibertigarriago egiteko.